Skip to main content
2022/05/13

HH2koek lanbideak landu dituzte

HH2ko ikasleak aste honetan lanbideen gaia lantzeko ekintzak egin dituzte:

  • Isastira bisita egin: bertan etxabereak (ardiak, zaldiak eta ahuntzak) nola zaintzen diren azaldu zien Egoitz Luisa gurasoak. Goiz pasa polita eman zuten bertan. 
  • Anoeta berri bat diseinatu: Miriam Campos gurasoak maketa desberdinak ekarri zituen eta haiekin lurrean, denon gustuko herria diseinatu zuten elkarlanean.
  • Ogi masa egin: Jon Ruiz gurasoak ogi masa egiten lagundu zien gelan ikasleei. Gero masa etxera eraman, bertan erre eta afaltzeko garaian dastatzeko aukera izan zuten.
  • Azkenik, Ikastolako sukaldean muffin goxoak prestatu zituzten.

Eskerrik asko laguntzera etorri zareten guztioi!!!

   

  

 

2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Hurrengo asteetan ordu beteko bost saio osatu arte Anoetako kiroldegian arituko dira 
2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute