Skip to main content
2022/11/11

LH3ko ikasleek azoka multikulturala aurrera eraman dute

HABIren baitan, diziplinarteko proiektua aurrera eraman dute azken

LH3ko ikasleak azoka multikuralaren postu batean

Dakizuen bezala Ikastolan HABI proiektu berritzailearekin hasi berriak gara. Beste 6 ikastolekin elkarlanean, HABI ikastolan diseinatu dugun hezkuntza proiektua da. Konfiantzaren pedagogia marko edo abiapuntu bezala hartu eta XXI. menderako beharrezko izango diren ezaugarriak dituen pertsona eredua garatzea du helburu.

Ikasturte honetan soilik LH3n eta DBH1ean gelaratu bada ere, hurrengo urteetan progresiboki ikastola osora zabalduz joango den proiektua da HABI. Ohiko arloak, euskara, matematika, natur zientziak eta abar, alde batera utzi, eta beste mota bateko antolaketan murgildu dira maila horiek: disziplinarteko proiektuak, GPS, LAB edo ELE dira besteak beste euren ordutegia betetzen duten esperientzia desberdinak.

Astetako lanketaren ondoren, gaur, LH3ko ikasleek Denok bat euren lehen proiektuari bukaera eman nahian, azoka multikulturala antolatu dute egun osoz. Gelaren barruan postuak eta Ikastolaren kanpoaldean jokuak eta dinamika ezberdinak aurrera eraman dituzte. Ikasgelan egon daitezkeen kultura ezberdinen lekukotzak landu eta horiekiko interesa sortzea izan dira helburu nagusiak. Herrialde ezberdinetako errealitateak azaldu dituzte: Extremadura, Galizia, Nafarroa, Asturias, Maroko, Portugal eta Katalunia.

Autonomia handia azaldu dute ikasleek azoka multikultural horretan.

Argazkiak hemen

Kategoriak

2024-04-15Irteera
Irurako ikasleekin batera, euskarazako Barraskiloa eta balea filma ikusi dute 
2024-04-12Irteera
Azkeneko ikasturtea denez, ohiko ikasbidaian ikasle eta irakasleak elkarrekin izan dira
2024-04-12irteerak
Euskal Herriko hainbat toki ezagutzeko eta elkarren artean ondo pasatzeko egonaldiak egin dituzte