Gurekin lan egiteko 2020

 

Arduraduna: ANOETAKO HERRI IKASTOLA

 

Informazio klausula hau adeitasunez irakurtzea eta ezarritako baldintzak onartzea eskatzen dizugu. Onarpenaren konfirmaziorik jasotzen ez badugu, egindako eskaerari ezingo zaio erantzunik eman.

 

ANOETAKO HERRI IKASTOLA-ren izenean informatzen zaitugu, eman dizkiguzun datuak balizko pertsonal hautaketa-prozesu batean sartzeko eta zure kurrikulum-gaitasunen ebaluazio bat egiteko erabiliko direla. Bildu eta tratatzen ditugun datuak honako hauek dira: batetik, gure sistemetan identifikatzeko behar ditugunak; eta, bestetik, zure kurrikulum, lan mundu eta konpetentzia-profilen informazioaren ingurukoak.

 

Zure datuetan aldaketarik egonez gero, gu jakinaren gainean jartzea eskertuko genizuke, datuak behar bezala eguneratuak mantendu ahal izan ditzagun. Eguneraketa hau egiten ez bada, urte bete igaro ondoren zure datuak ezabatu egingo ditugu. Zure hautagaitza hautaketa-prozesu batean sartu bada, prozesu hori amaitu eta handik urte betera ezabatuko dira zure datuak.

 

Informazio pertsonal honen tratamenduaren oinarri juridikoa adostasuna eta kontratu aurreko harremana dira.

 

Emandako datuak urte betez mantenduko dira. Epe hori gainditu ostean edo zure eskubidea gauzatzen duzunean, identifikazio datuak ezabatu egingo dira, baita kurrikulum datuak eta, aurrerago aipatu diren helburuetarako eman diguzun bestelako edozein informazio ere.

 

Edozein pertsonak eskubidea du ANOETAKO HERRI IKASTOLA-tik berari eragiten dioten datu pertsonalak erabiltzen ari ote garen ala ez ziur jakiteko. Interesatuek eskubidea dute euren datu pertsonaletan sartzeko eta, zehatzak ez diren datuak zuzentzeko eskatzeko.

 

Baldintza zehatzetan eta egoera bereziren batekin erlazionaturiko arrazoiak medio, interesdunak beren datuak erabiltzearen aurka agertu ahal izango dira. Euren eskubideak anoeta@ikastola.eus helbidearen bidez eta NAN-aren kopia bat erantsiz gauzatu ahal izango dituzte. Zure eskubideen inguruan jasotako arretarekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin harremanetan jar zaitezke.

¨ Lege oharra irakurri eta onartzen dut.

 

 

 

ANOETA HERRI IKASTOLAn lan egiteko interesik bazenu, behean ageri den inprimakia bete, eskatzen den dokumentazioa igo eta bukaeran ageri den GORDE botoiaz bidali.Gordetzerakoan, jarraian ageri diren datu pertsonalen babeserako oharrak irakurri dituzula onartzen duzu.

OHARRA: Curriculum biltegi hau urte naturalaren arabera hustu eta berritu egingo da. Urtero, urtarrilaren 15etik aurrera inprimakia bete eta eguneratutako curriculuma bidali behar da.

Zure datu GUZTIAK, argazkia, datu pertsonalak, prestakuntza, menderatzen dituzun hizkuntza-mailak, lan-eskarmentua, interesak, IKASTOLEKIKO duzun ala izan duzun lotura, IKASTOLAN aritzeko motibazioa... dokumentu batean bildu eta igo artxiboa. Artxiboaren gehienezko tamaina 7 MB. Onartutako formatuak PDF, DOC, DOCX, ODF.
Fitxategiak 7 MB baina txikiagoak izan behar dira.
Baimendutako fitxategi luzapenak: html pdf doc docx odt ppt.