Ohiko galderak

Hona hemen sarri galdetzen dituzuen hainbat galdera eta euren erantzunak:

1)Uztaila eta Abuztuan hileroko material eskolarra ordaindu behar al da?

Bai. Material eskolarra 12 hilabetetan zatitzen dugu, horregatik Uztaila eta Abuztuan ere ordaindu egiten da.

2)Nork eta noiz ordaintzen dute tailerretako materiala?? Urtean bitan LH eta DBHko haur guztiak 6€ ko ordainketa bat egiten dute, tailerretako material kontzeptuan.

Ordainketa hauek Ekainean eta Abenduan izaten dira.

3) Ikas-liburuak ikastolak alokairuan eskaintzen dituzuela entzun dut. Nola funtzionatzen du sistemak?

2013-14 ikasturtean lehen aldiz, liburuen MAILEGU sistema abian jarri zen Anoetako Herri Ikastolan. Ikasturte horretan DBH 1en, EKI proiektua martxan jarri zenez, liburuak ere berriak izan ziren. Hau horrela izanik, bi gaietako liburuxkak (liburuxkak soilik) aukeratu zituen Ikastolak maileguan jartzeko, lengua eta euskarakoak, hain zuzen.

Bi gaiok aukeratzearen arrazoiak honakoak izan ziren: alde batetik, esperientzia berria izanik, zuhurtziaz jokatu nahi izan genuela, ez baikenekien nolako erantzuna izango zuen sistemak; bestetik, ezin genuen edozein gai aukeratu, zenbait liburutan, azpimarraketak egiten baitira edota bertan idazten baita.

Ekainean ohar baten bidez jakinarazten da eskaera egiteko epea. Interesa duen edonork Ikastolak erosi dituen liburuak eskatu ditzake orduan. Eskatzaileek, irailean jasoko dituzte liburuak presezki horretarako eginiko agiria sinatu ondoren eta momentu hortatik aurrera ikasturtean zehar erabiltzeko aukera izango dute. Ikasturte amaieran, ekainean,  liburuak Ikastolari bueltatu beharko dizkio. Egoera onean bueltatu badira, erabiltzaileak ez du ezer ordaindu beharko, liburuak hondaturik baleude euren balioa ordaindu beharko du erabiltzaileak.

Mailegu sistema aukera besterik ez da, nahi duenak, beste gaiekin bezalaxe jokatu ahal izango du liburu-dendan erosiz.