Ulises

Ulises, adimen intelektuala hobetzen duen neuronen estimulazio goiztiarrerako programa da.

Helburu nagusia haurren burmuinetan gertatzen diren neuronen arteko loturak eraikitzen laguntzea da. Lotura hauek umearen bizitzako lehen 7 urteetan gertatzen direla kontuan izanik, programa 2 urteko gelatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 2. maila arte lantzen da.

Programa lantzeko gai desberdinak dituen laminak erakusten zaizkie ikasleei eta aldi berean dagokion informazioa entzunarazten zaie.

Saio motzak dira eta egunero laminei buruzko informazioa gehitzen zaie.