Skip to main content
2024/04/19

LH6koek Eureka Zientzia Museora bisita egin dute

Irurako maila bereko ikasleekin, kidetze eta Matematika irakasgaia modu atseginez lantzeko aukera ezin hobea izan dute

Anoeta eta Irurak ikasleank Zientzia Museoan

LH6ko ikasleak Irurakoekin batera Eureka Zientzia Museora egin dute irteera. Bi tailer egiteko aukera izan dute: bata, Legoen inguruko tailerra eta, bestea, Matematikako Scape room moduko erronka. Robotika eta Legoak uztartzen dituen tailerrean, taldeka robot txiki bat eraiki dute eta ondoren lasterketa batekin amaitu dute. Matematikako erronkan, berriz, Scape room batean murgildu dira eta horretarako, hainbat erronka matematiko gainditu behar izan dituzte. Zientzia museoa bera ere bisitatzeko aukera izan dugu eta giro atsegin batez kidetze borobil bat izan dugu.

 

Kategoriak

2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute
2024-05-08Ingurumena
Jangela zerbitzua kudeatzen duen enpresaren eskutik, Ekin Food proiektuaren barruan egindako lanketa izan zen
2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua