Skip to main content

DBH 3-4, Don´t be Dummy programa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy" (Zuk ez duzu ordezkorik) programa ibiltariak trafiko-istripuak prebenitzeko helburua dauka eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta dago. 

“Don’t be Dummy” ekitaldiaren elementu garrantzitsuena lehen pertsonan kontatutako testigantzak dira, trafiko istripuen inguruan hitz egiten duten suhiltzaile, udaltzain eta bizkar-hezur muineko lesioa duen biktima batek.