Skip to main content

LH3, Basagainera bisita

Urtero bezala, irailean zehar Aranzadiko arkeologoak izango dira Anoetako Basagain Burdin Aroko herrixkan indusketak egiten. 

Hori dela eta LH 3ko ikasleek goiz pasa egingo dute, Basagain herrixkaren bisita gidatua eginez eta inguruko paraje ederraz gozatuz.

Komunikazio Ez Bortitza

Guraso Eskolaren eskaintzaren barruan, Nerea Mendizabalekin Komunikazio Ez Bortitzan sakontzen jarraitzeko aukera izango dute Irurako eta Anoetako Herri Ikastolako familiek. 

Gaurkoa lehen saioa izango da, 15:15etik 16:45era, Anoetako Herri Ikastolan.

Otsailaren 28an eta martxoaren 28an izango dira hurrengo biak.

Izena emateko: galdetegia bete