Skip to main content
2022/10/21

KiVa eguna ikasleen arteko jazarpena alboratzeko asmoz

KiVa egunerako grabatutako bideoa

Ostiralean, hilak 21, Anoetako Herri Ikastolan KIVA programari (ikasleen arteko jazarpenaren aurkakoa) tarte berezia egingo zaio. Dakizuen bezala, Anoetako Herri Ikastola proiektu horren partaide bada, beste hainbat ikastolarekin batera. 

KiVa eguna dela eta aurreko asteko tutoretza saioan LH1etik DBH 2ra bitarteko ikasleek tutoreekin KiVa eta jazarpenari buruzko hausnaketa egin zuten, KiVa taldeak helarazitako galdera eta lan-gidoia jarraituz. Lanketa hori egin ondoren, bideo bat osatu dugu maila bakoitzeko ordezkarien ahotik geletako hausnarketak biltzen dituena. Bideo hori gaur ikusi da geletan eta webgunean ere argitaratu dugu.

Honez gain, LH1eko ikasleen lehenego urtea denez, KiVa txapa eta KiVa koadernoak emango zaizkie maila horretan ikasleei.

Jakin, KiVa eguna urtero ospatzen dugula eta egun hau txupinazo moduan hartzen dela KiVa saioekin hasteko. Hori horrela izanik, aurki gure ikasleek hamabostean behin eta tutoretza saioetan KiVa programak eskaintzen dituen prebentziorako jarduerak landuko dituzte. Ea denon artean bizikidetzarako urratsak emankorrak emateko gai garen!

Bideoa ikusteko hemen klikatu.

Kategoriak

2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute
2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute