Skip to main content
2024/03/05

Galtzagorri elkarteko idazlea gurekin eman du goiza

Hizki-Marrazki lehiaketari begira sentsibilizazio saioa eman du Yolanda Arrietak

Yolanda Arrieta sentsibilizazio saioa aurrera eramaten

Astelehen goizean Galtzagorri Elkartetik etorritako Yolanda Arrieta idazlea gurekin izan da. Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea 1990ean sortu zen. Bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatzea eta ezagutaraztea. 

Anoetan Hizki-Marrazki ipuin eta marrazki lehiketa ate joka izanik, aldez aurretik ohikoa da Elkartetik kide bat etortzea irakurzaletasuna eta sormena lantzera, ondoren gure ikasleek baliabide ezberdinak izan ditzaten beren lanak egiteko. Ikasturte honetan DBH1. eta 4. mailetako ikasleekin egon da Yolanda. Berak dinamizatu ditu taldeak eta ea ikasleek ekoiztuko dituzten lanetan isla baduen geletan landutakoak. Animo eta ekin lanari!!!

Kategoriak

2024-05-10Kultura
HH eta LHko ikasleek hemengo ez diren hizkuntzetan ipuinak entzun dituzte Kulturartekotasun programaren barruan
2024-05-10Orokorra
Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute
2024-05-08Orokorra
Reimagine Educationeko kideen gidaritzapean, Ikastola komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek parte hartu dute